viernes, 19 de diciembre de 2008

Nor da Pertsonaia izkutua?

Ehuugle bilatzailea erabiliz, pertsonaia izkutua nor den aurkitu dut.

0. Vladimir Kosma Zworykin
Errusian jaio zen 1899an eta 1982an hil zen.

1. Robert Edward Turner
Pertsonaia hau aurretik ezaguna nuen Wikipedia sarreran CNN katea aukeratu nuelako.

2.Jose María Iriondo Unanue
Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra.

3.Ramón María Labayen Sansinenea
Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen.

martes, 9 de diciembre de 2008

Laburmetraien Polemika

Hauxe da aurtengo Cannes edizioa irabazi duen laburmetraia



eta hauxe da 2006. urtean egindako beste laburmetraia... Ikusi eta konparatu...



Tematika bera, baina bi urte desberdinetan egindako bideolana. Lehenengoa Youtuben dago aurtengo maiatzatik eta bigarrena, ostera, 2006ko uztailatik.
Aurtengo Cannesko Festivala irabazi duen laburmetraiaren zuzendaria, Alonso Alvarez, esan duenez, berak ez duela inoiz esan istorio hori asmatu duenik, baizik eta istorioa heldu zitzaiola eta beste pertsonai, estetika... batekin adaptatu duela.

lunes, 8 de diciembre de 2008

Bigarren Ataza

Hauxe da Aitor Lobato eta biok egindako bideolana 11hamaika Telebistari buruz. Bideoa euskaraz, gazteleraz eta ingelesez dago eskuragarri




lunes, 1 de diciembre de 2008

Youtube Formato Panoramikoan

Youtube Interneteko bideo atari erabilienak pantaila panoramikoko formatuaren (16:9) aldeko apustua egin du. Bideojokoek eta pelikula komertzialek erabili ohi duten formatua da, eta horri esker bideoak hobetu ikusi ahal izango dira. Halere, bideo arruntak 4:3 formatuan ikusten jarraitu ahal izango dugu.

Youtuberen blog ofizialean erabiltzaileek utzitako eskaerak kontuan hartuta erabaki du Googlek, 2006tik atariaren jabea denak, formatua aldatzea. Erabiltzaile gehienek formatu panoramikoa eskatzen zuten, eta konpainiak eskaerari erantzun egin dio. Pantaila berriak 960 pixeleko zabalera izango du eta, “zabalagoa izango denez, pantaila berriak ikusmen garbiagoa eta indartsuagoa eskaintzea espero dugu”, adierazi du konpainiak Youtuberen blog ofizialaren bitartez.

Azken hilabeteotan Youtubek hobekuntza ugari izan ditu. Hala, martxoan irudiaren kalitatea hobetuko zuela agindu ostean, bereizmena handitu zuen. Horrez gain, Metro Goldwyn Meyer-ekin eta CBS-rekin lortutako akordioei esker, eduki komertzialak eskaintzen hasi zen orain dela gutxi; produkzio-etxeak tpelikulak eskainzen ditu Youtuben (Los siete magníficos edota El monje), eta, kateak, telesail osoak (Star Trek edota Californication).