Youtuberen blog ofizialean erabiltzaileek utzitako eskaerak kontuan hartuta erabaki du Googlek, 2006tik atariaren jabea denak, formatua aldatzea. Erabiltzaile gehienek formatu panoramikoa eskatzen zuten, eta konpainiak eskaerari erantzun egin dio. Pantaila berriak 960 pixeleko zabalera izango du eta, “zabalagoa izango denez, pantaila berriak ikusmen garbiagoa eta indartsuagoa eskaintzea espero dugu”, adierazi du konpainiak Youtuberen blog ofizialaren bitartez.
Azken hilabeteotan Youtubek hobekuntza ugari izan ditu. Hala, martxoan irudiaren kalitatea hobetuko zuela agindu ostean, bereizmena handitu zuen. Horrez gain, Metro Goldwyn Meyer-ekin eta CBS-rekin lortutako akordioei esker, eduki komertzialak eskaintzen hasi zen orain dela gutxi; produkzio-etxeak tpelikulak eskainzen ditu Youtuben (Los siete magníficos edota El monje), eta, kateak, telesail osoak (Star Trek edota Californication).

1 comentario:
Eta gainera kode hau ( &fmt=22 ) URLari gehitzen badiozu HD formatuetan igondako bideoak HDan ikusi ahal dira.
Publicar un comentario