viernes, 24 de octubre de 2008

Top 7

Hona hemen nire Top 7 zerrenda:

1. Youtube [www.youtube.com]
Bideoak aurkitzeko, deskargatzeko eta igotzeko balio duen web orrialdea. Bere erabilera oso baliogarria izan daiteke bideo mordo duelako.

2. Radio Internet [www.radiointernet.es]
Interneten bitartez entzuteko irratien emisora mordoa dago orrialde honetan. Espainiako eta Latinoamerikako irratien direktorio handiena dauka.

3. Jamendo [www.jamendo.com]
Musika librea aurkitzeko web orrialdea. Artistak dohainik igo dezakete musika eta internautei musu truke deskargatzeko aukera ematen die.

4. Ikastube [www.ikastube.com]
YouTube-ren antzekoa da, baina euskaraz daude bideoak eta irakaskuntzarako gaiak besterik ez ditu jorratzen. Oso interesgarria euskaraz ikasten dugunontzat.

5. Internet Archive [www.archive.org]
Munduan interneten aurkitu daitekeen artxiborik garrantzitsuena. Bideoak, zuzeneko musika, audioa eta testuak eskeini eta web orrialdeen historia aztertzeko aukera ematen du.

6. Zamzar [www.zamzar.com]
On line, ezer ez deskargatu gabe eta dohan dokumentu, bideoen, etab. motatako lanen formatu aldaketa eskeintzen du. Ezinbesteko konbertitzailea eta guztiz beharrezkoa.

7. KeepVid [www.keepvid.com]
Gure linken artean kokatzeko aukera ematen du eta modu horretan, ikusten ari garen bideo baten deskargaketa egiten du dohan eta arin.

No hay comentarios: