Hona hemen Wikipediarako idatzi dudan sarrera:
CNN
Cable News Network (CNN) telebista kate estatubatuarrak Ted Turner enpresarioaren eskutik argia ikusi zuen 1980. urtean. CNNa izan zen garai horretako lehen katea 24 orduetan albistegiak ematen. Telebista ireki zenetik, 1980ko ekainaren 1etik, izugarrizko hedapena izan du, egun hamabost kable eta satelite bitarteko kateak, hamabi webgune eta bi irrati izatera heldu delarik. Gainera, CNNak beste hizkuntza batzuetan mintzatzen diren kateak ditu, hala nola, gazteleraz eta turkoz.
Gaur egunean, CNN Estatu Batuetako kate garrantzitsuena da eta baita entzuleria gehien duena ere, Fox News Channel katea muga handi batekin gaindituz. Guztira, nazioarteko CNN eta berarekin erlazionaturiko katea 1,5 milioi pertsonen eskura dago 212 herrialdeetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario